EHko Palestinarekin Elkartasun Mugimenduak hainbat mobilizazio egin zituen atzo, besteak beste Bilbon, Donostian eta Iruñean.
Palestinarrek Nakba esaten dioten 1948ko hondamendiaren 73. urteurrena gogoratu zuten, eta azken egunetan Israelek Gazaren kontra eginiko erasoak salatu zituzten.
Gauean, Gaza bonbardatzen jarraitu du Israelek, eta Hamasek suziriak jaurti ditu Israelera. Gazako setioa gogortu du Tel Avivek, inbasioa hastekotan den honetan.
Mugimenduak herenegun bidalitako prentsa ohar batean, «palestinarren aurkako garbiketa etnikoaren eta apartheidaren» garai gisa deskribatzen dituzte azken 73 urteak. Adierazi zutenez, gaurko egunez 1948an, Israelgo Estatua deklaratu zenean, Palestinako 500 herri baino gehiago «suntsitu zituzten, mapatik desagerrarazita». 800.000 pertsona baino gehiago kanporatu zituzten orduan. Gaur, bost milioi palestinar baino gehiago bizi dira erbestean.
#FreePalestin gaur Iruñeko udal plazan Palestinako herriarekin elkartasuna. #PalestinaLibrepic.twitter.com/pO4eZu5USw
— Eñaut Landa â;ÂÂ;Â;†Â˜ï¸;ÂÂ;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;Â;ŸÂšï¸;ÂÂ;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂâ;ÂÂ;Â;†Â™ï¸;ÂÂ;Â; Etxera! (@LandaJauna) May 15, 2021
Antolatzaileek azken egunotako gertaerekin lotu zuten orduko hura. «Egunotan ikusten ari gara garbiketa etniko horrek bere hartan segitzen duela gaur egun ere». Gogora ekarri zituzten Jerusalemgo Sheikh Jarrah auzoan etxegabetu nahi dituzten 28 familia palestinar. Horien auziak piztu du azken egunotako indarkeria. Adierazi zuten Israelgo armadak ehun pertsona baino gehiago hil dituela azken egunotan, hogei haur tartean. Horregatik guztiagatik, hurrengo larunbatean euskal gizartea Palestinari elkartasuna adieraztera deitu zuten.
Besteak beste, Arrasaten, Usurbilen (Gipuzkoa), Bilbon, Donostian eta Iruñean zeuden deialdiak.
Protestak nazioartean
Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere elkarretaratze eta protesta ugari antolatu zituzten atzo, Gazako erasoaldia salatu eta hondamendia gogoratzeko. Europako hiriburu gehienetan antolatu zituzten protestak, baina ez soilik kontinente zaharrean, baita handik kanpora ere, bestak beste Karatxin (Pakistanen), Melbournen (Australia) eta Tunisen.
He was introduced as “the real opposition leader”, @jeremycorbyn is speaking to the crowd.@Keir_Starmer was criticised for not joining the protest.#London4Palestine#londonprotest#IsraelExposed#Ù;Â;ÂÂÂÂÙ;Â;„سطÙ;Â;ŠÙ;Â;†#اÙ;Â;„اÙ;Â;‚صÙ;Â;‰#إسرائÙ;Â;ŠÙ;Â;„#HumanRights#Gazapic.twitter.com/wehypgXNw0
— Farid Qureshi (@FaridQureshi_UK) May 15, 2021