PANKARTAK KENTZEN, VILLABONAN

2010eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Atzo goizean, Ertzaintzak Villabonako kaleetan (Gipuzkoa) euskal preso politikoei elkartasuna adierazten zuten kartel eta pankartak kendu zituen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. «Festen testuinguruan armak soinean dituztela herri eta jaiguneetan sartzen direla» salatu dute. Villabonakoa «bereziki larria» deritzote, larunbatean urtebete beteko baita Remi Aiestaran, orduko alkateordea, bihotzekoak jota hil zela ertzain batekin ika-mika izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.