Txirrindularitza
Pantani kokaina gaindosiak jota hil zela dio Fortuni auzi-medikuak
Marco Pantani txirrindulari italiarra kokaina gaindosiak jota hil zela ondorioztatu du Giuseppe Fortuni auzi-medikuak. Halaber, 'Piratak' ez zuela bere burua hiltzeko borondaterik dio txostenak. Fortunik Paolo Gengarelli fiskalari eman dio Pantaniren heriotzaren arrazoiak gordetzen dituen txostena. Pantani iragan otsailaren 14an aurkitu zuten hilik Riminiko 'Le Rose' hotelean. Txirrindulari italiarrak bi egun zeramatzan hotel horretan deskantsua hartzen.
"Egindako ikerketa toxikologikoek kokaina gaindosia zegoela adierazten dute, eta horrek eragin zuela garuneko edema eta biriketakoa", dio Giuseppe Fortuni auzi-medikuaren txostenak. Halaber, Pantanik bere burua hiltzeko borondaterik ez zuela nabarmentzen du txostenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu