Paperik gabeak artatzeko eskatu du parlamentuak
IRUÑEA.Paperik gabeko etorkinak Osasunbidean artatzeko eskatu dute PSNk, NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak Nafarroako Parlamentuan. UPNk erantzun du neurri horrek «munduko edozein herritar» erakarriko lukeela. Oinarrizko legedia betetzearen alde egin du PPNk. Gai horri buruz azalpenak eman beharko ditu parlamentuan Osasun kontseilari Marta Verak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu