Kultura

"Paradisu galduan" elkartuta

Juan Mieg eta Luis Gordillo margolarien lan bildumak ikusgai jarri ditu Artium museoak.

Gordillok eta Miegek erakusketa bana aurkeztu dituzte Artiumen. JUANAN RUIZ, ARP
edurne begiristain
2014ko apirilaren 8a
08:23
Entzun

Bi bizi proiektu paralelo eta aukera estetiko bana dituzte, baina biak ala biak beren garaiko hizkuntza akademikoak gainditzeko beharra sentitu zuten belaunaldikoak dira. Juan Mieg  eta Luis Gordillo margolarien lan bildumak batu egin ditu Artium Arabako Arte Garaikideko Museoak aldi berean ikus daitezkeen bi erakusketetan. Miegen erakusketak Xuxurlaka izena du, eta azken garaian egindako formatu handiko 32 margolanek osatzen dute. Gordilloren margolanak XXL/XXI izenburupean bilduta daude: berrogei lan inguru dira guztira, eta erakusketaren izenak erakusten du lanen tamaina handia dela eta duela gutxi egindakoak direla.

Daniel Castillejo Artiumeko zuzendariak azaldu duenez, bi artistek "murruak eraitsi" zituzten margolaritzan eta "asko arriskatu" zuten  bestelako bideak topatzeko. Euren lana margolaritzaren "paradisu galduan" garatu dute bi artistek, eta horiek elkartzeko saioa egin du Artiumek.

Xuxurlaka eta XXL/XXI erakusketak abuztuaren 24ra bitartean egongo dira ikusgai.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.