Istripuak

Pare bat ordu argindarrik gabe pasatu eta gero, normaltasunera itzuli da Hernani

Hernani (Gipuzkoa) guztia argirik gabe egon da bi ordu luzez, sute batek argindar sistema hondatu eta gero. Arratsaldeko ordubiak bost gutxiagotan piztu da sua, baina dagoeneko, suhiltzaileek kontrolatuta daukate.

2003ko ekainaren 26a
17:32
Entzun
Zikuñagako paper fabrikaren ondoan, Irurena enpresa zegoen lekuan, piztu da sutea oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Suhiltzaileak berehala joan dira hara, eta dagoeneko sua kontrolatutako dagoela adierazi diote 'Berria.info'-ri Ertzaintzako iturriek.

Nolanahi ere, argindar sistema hondatu du, eta, ondorioz, argirik gabe egon da bi orduz Hernani guztia. Inguru horretan dago Hernani argindarrezhornitzen duen Iberdrolaren subestazioa.

Inguruko bizilagunek asalduta segitu dituzte gertakariok, argirik gabe geratzeaz gain, ke handia ikusten baitzuten Zikuñaga inguruan, eta sirena hots asko entzun baitituzte. Sutea gertatu den inguruan enpresa asko daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.