Atxiloketak

Parisera eraman dituzte asteartean atxilotutako ustezko lau etakideak

Frantziako Poliziak asteartean Pauetik hurbil atxilotutako lau ustezko etakideak Parisera eraman dituzte gaur goizean, ordu arte Baionako poliziaetxean eduki ondoren. Gorka Palacios, Iñigo Vallejo, Jon Rubenach eta Mikel Almandozi ETAko kide izatea leporatzen diete, eta, gainera, Palaciosi eta Rubenachi erakunde horretan ardura handiko karguak izatea.

2003ko abenduaren 11
15:18
Entzun
Parisen Laurence Levert epailearen aurrean deklaratuko dute lau atxilotuek. Frantziako Poliziak aurrera eramandako operazio hori dela-eta, Espainiako zein Frantziako agintariak pozarren agetru dira egunotan,atxilotuetako batzuk ETAko buruzagi militarrak zirela baitiote.

Egun batzuk lehenago, gaur zortzi, beste ustezko hiru etakide atxilotu zituen Frantziako Poliziak Mont de Marsanen (Landesetan): Ibon Fernandez Iradi 'Susper', Patxi Abad eta Garazi aldana. Fernandez Iradik eta Abadek Poliziaren esku "tratu basatia" jaso zutela salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.