Helen Slottjek indarrak biltzearen alde egin du, Parisko Klima Aldaketaren Goi Bilerarako hilabete luzea geratzen dela. “Gu gara gure azken aukera; konponbidea oinezkoen esku dago”. 2014. urteko Goldman Enviromental Prize jaso zuen legelariak ekintzaren alde agertu da, “arazoa bere kabuz” konponduko den mezuen aurrean.
Slottjek energia enpresen presioak oroitarazi ditu Europako Parlamentuko GUE/NGL ezkerreko taldeak gaiari heltzeko antolatutako jardunaldietan. “Petrolio tanta bat geratzen den bitartean datuekin jolasten jarraituko dute”.
Zenbai GKE eta zenbait zientzialarien jarrera ere salatu du, gaiari “behar den indarrarekin” ez heltzeagatik. “Eskuak poltsikoetan izatea proposatu dute zenbaitek klima aldaketaren arazoa konpontzeko; beste batzuek kutxatzen ez den Volkswagen bat erostearen alde egin dute”.
Gaur arratsaldean haustura hidraulikoaren aurkako mugimenduek lortutako aurrera pausoak azalduko dituzte, Euskal Herrikoa barne, Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak gidatuko duen mahaian.