Presoak

Parisko auzitegi batek gaur aztertuko du Filipe Bidarten askatasun eskaera

Ia 19 urte preso egin ondoren, Filipe Bidart IK-ko presoak baldintzapean aske geratzeko arau guztiak bete ditu. Haren asktasun eskaera gaur aztertuko du Parisko auzitegi berezi batek.

2006ko urriaren 2a
10:33
Entzun
Orain arte Bidarten askatasun eskaera Troiesko auzitegi arrunt batek aztertu du, baina maiatzean indarrean jarri zuten lege baten ondorioz, Parsiko hamalaugarren ganberak epaituko du kasua aurrerantzean; hau da, "terrorismo" delituetarako eratutako auzitegi berezi batek. Bidarteren aldeko sostengu taldearen arabera, horrek zailago egingo du Bidarten esakera ohiko irizpideekin epaitzea eta aske uztea. Kasua auzitegi horren esku uztea "estrategia errepresiboa areagotzearen" ondorio dela iritzi diote.

Troiesko auzitegiak ia baldintza guztiak beteak zirela ebatzi zuen joan den otsailean, baina orain hasieratik abiatuko da berriro auzia.

Larunbatean ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Baionan Bidart aske utz dezatela eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.