politika

Parisko Espainiako turismo bulego batean Jon Anzaren desagerpena salatzeko mezuak idatzi dituzte

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, bulegoko atea eta leihoak puskatu dituzte eta tortura, biziarteko zigorra eta boterearen aurkako margoketak idatzi.

2009ko azaroaren 5a
22:56
Entzun
Espainiako turismo bulego bati eraso egin zioten Parisen, eta Jon Anzaren desagerketa salatzeko mezuak idatzi, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Astelehenetik astearterako gauean jazo zen erasoa.

Bulegoko atea eta leihoak hautsi zituzten eta barnean, Anzaren desagerpena salatzeko mezuez gain, tortura, biziarteko zigorra eta boterearen aurkakoak ere idatzi zituzten, AAMren arabera.

Anza joan den apirilaren 18tik dago desagertuta. Egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk gero jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18an hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu.

1982tik 2002ra artean preso egon zen, ETAko kidea zela leporatuta. Azkeneko urtean buruan tumorea du, eta ikusteko arazo handiak dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.