Politika

Parisko kartzela batean sartu dute Ekaitz Sirvent ustezko etakidea

Ostiralean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta harrezkero inkomunikatuta eduki dute. Helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea eta dokumentuak faltsifikatzea egotzi dio Laurence Le Vert epaileak.

2009ko apirilaren 15a
17:52
Entzun
Lau egunez Frantziako Poliziaren esku inkomunikatuta egon eta gero, atzo hartu zuen Ekaitz Sirvent ustezko etakidea Laurence Le Vert epaileak, Parisen, eta ondoren kartzelara bidali zuen, Parisko batera: La Santera. Helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea eta dokumentuak faltsifikatzea egotzi dio.

Fiskaltzak aurretik Sirvent espetxeratzeko eskatu zuen, bai eta sumario bat irekitzeko ere, helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea, dokumentuak faltsifikatzea, faltsifikatutako dokumentuak edukitzea, armak edukitzea eta garraiatzea, eta lapurreta batetik ateratako arma edukitzea leporatuta.

Joan den ostiralean Jendarmeriak atxilotu zuenez geroztik mobilizazioak egin dituzte haren sorterrian, Zarautzen (Gipuzkoa). Egunero haren askatasuna eskatu dute, baina herenegungo manifestazioan Ertzaintzak aurre egin zion Sirvent eta beste euskal presoen argazkiak ezkutatzeko eskatuz. Manifestariek aginduari uko egiten ziotela-eta, ertzainek indarra erabili zuten, kolpeak eta bultzadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.