Irudia. Lodosa
PARLAMENTARIAK, IBAIALDE IKASTOLAN
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kideak Lodosako Ibaialde ikastolan egon ziren atzo. Tartean ziren UPN, PSN eta PPNko kideak. Ia ordu eta erdiz egon ziren eskola bisitatzen eta hango arduradunekin hitz egiten. Ana Mendizabal presidenteak ontzat jo zuen parlamentarien bisita jaso izana. Mendizabalek batzordeko kideei gogorarazi zien ikastola hori dela euskaraz ikasteko aukera bakarra Lodosako eta inguruko haurrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu