euskal presoak

Parot anaiak, Esnal eta Haranburu baldintzapean askatzeko eskatu dute

Egun bat gehiagorik ez lelopean, 1.500 lagun pasa batu dira Baionan, Bagoaz-ek deituta.

Baionan izandako manifestazioaren burua. ISABELLE MIQUELESTORENA
Eneko Etxegarai Urain.
2018ko ekainaren 16a
09:21
Entzun

Manifestazioa egin da Baionan, Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoak baldintzapean askatzea galdegitekoa. 1.600 pertsona inguru batu dira Egun bat gehiagorik ez lelopean, aurten presondegian 29. urtea igaroko duten lau lapurtarren aske uztea eskatzeko. Lauga gelatik hasi, eta Xaho kaian bukatu da martxa.

Emilie Martin Bagoaz-eko bozeramaileak aldarrikatu du laurek kalean egon beharko luketela jada, "kondenak beteak dituztelako". "Nola onartu bake prozesua ez kontuan hartzea, ez ETAren desegitea, eta ez desarmatzea?", galdetu du. Frantziako Justiziak datozen erabakietan elementu horiek kontuan hartzen ez baditu, bere "borondate txarra" eta "mendeku nahia" azaleratuko lituzkeela azaldu du Martinek.

Gero, aterabiderako deia egin diete Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteari: "Joan den urtetik, bulego gainean komutazio eskaera bat du. Macron jaunak egoera konpondu dezake".

Frantziako espetxeetan diren hiru presoen kasuan –Ion Parot, Esnal eta Haranburu; Unai Parot Espainian dago preso—, ezeztatu dizkiete baldintzapean aske uzteko orain arte eginiko eskaera guztiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.