Euskal presoak

Parot anaien, Esnalen eta Haranbururen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte

Bagoaz kolektiboak dietuta, herriz herriko elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 14an eta manifestazioa ekainaren 16an.

Euskal presoen aldeko protesta bat Baionan. ISABELLE MIQUELESTORENA
2018ko apirilaren 4a
17:17
Entzun

Apirilean beteko dira 29 urte Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot espetxean sartu zituztela. Hori salatzeko eta haiek aske uzteko eskatzeko hainbat protesta ekintza iragarri ditu Bagoaz kolektiboak.

Bi aste barrurako deitu dute lehena, apirilaren 14an, Ipar Euskal Herriko sei herritan: Baiona, Angelu, Biarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohitzunen. Goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua eta eguerdira arte luzatuko da protesta. Horretaz gain, baina, ekainaren 16an manifestazio erraldoia egin asmo dute.

Bizi arteko espetxe zigorra betetzen ari dira Ion Parot, Haranburu eta Esnal, eta 40 urteko zigorra du Unai Parotek. Ordea, Bagoaz kolektiboak salatu du ezarritako espetxealditik bete beharreko urteak 15 zirela Ion Paroten kasuan eta 18 Esnal eta Haranbururenean. "Horiek aspaldi beteak dituzte, eta beraz, baldintzapeko askatasuna eskatzeko eksubide osoa dute". Baina orain arteko eskaera guztaik atzera bota dituzte Parisko auzitegiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.