Hamasei presok —horien artean hamalau euskal presok— Parot doktrinaren aurka aurkeztutako helegiteak aztertuko ditu Auzitegi Konstituzionaleko bilkura osatzen duten epaileek gaur.
Auzitegi Konstituzionalak maiatzean kaleratutako oharrean adierazi zuen dagoeneko aztertuta dauden zigorrak banan-banan aztertuko dituela, eta hortaz, ez dela egongo doktrina hau bermatzen edo baliogabetzen duen adierazpen bateratu bat.
Auzi gehiago ere aztergai
Preso gehiagoren auziak aztertzeko eskaera jaso du Konstituzionalak. Onartu dituzten auzien artean, 24 euskal presorenak daude, baina badira onartu ez dituztenak ere; Henri Parotena, tartean.
'Parot doktrina' indarrean duten hamalau euskal presoren auziak aztergai berriro
Epaiei jarritako helegiteak banan-banan aztertuko ditu Auzitegi Konstituzionaleko bilkurak gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu