'Parot doktrinak' Estrasburgorentzat duen garrantzia nabarmendu du Giza Eskubideen Behatokiak

2012ko urriaren 23a
12:42
Entzun

Giza Eskubideen Europako Epaitegiak 'Parot doktrina' deiturikoa berriz aztertzeak adierazten du auzitegiarentzat gaiak duen garrantzia, Giza Eskubideen Behatokiak adierazi duenez. "Gaia instantzia nagusi honetara eramana izateak ez du esan nahi auzitegia doktrinaren kontrako epaiarekin ados ez dagoenik, baizik eta gaiak berebiziko garrantzia duela ulertzen duela eta modu horretan tratatua izan behar dela", erantsi du Behatokiak.

Halaber, "Estatu espainolak giza eskubideen babeserako nazioarteko instrumentu bat bere objektibo propioak lortzeko erabiltzea" kritikatu du elkarteak. Haren ustez, Espainiak ez du zalantzarik izan "giza eskubideen babeserako instrumentu batengana jotzeko justuki kontrako objektiboen bila, hau da, zigorren bidegabeko luzapena, nazioarteko instantziak bere azterketa egiteko behar duen denbora tartea aprobetxatuz". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.