euskal presoak

'Parot doktrinaren' eraginez espetxean dauden presoak askatzeko eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bilduk eta EAJk bozkatu dute mozioaren alde, eta PSE-EEk eta PPk kontra.

2013ko martxoaren 27a
18:21
Entzun

Mozioan gogorarazi dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak doktrina legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideen kontrakoa dela. Irene Soto Bilduko batzarkideak esan du doktrinaren alde daudenek ez diotela bakeari mesederik egiten. Parot doktrina bizi guztiko kartzela zigorra dela salatu du.

PSE-EEko eta PPko ordezkariek Ines del Rioren espetxe zigorra ekarri dute gogora, baina Sotok eskatu die ez egiteko "sentsazionalismorik". Iñaki Egaña PSE-EEkoak, gainera, esan du doktrina ez dela legez kanpokoa, eta Espainian onartu diren lege guztiak bide demokratikotik onartu direla adierazi du. Presoak "bahituta" edukitzea leporatu dio Bilduri.

Lorea Bilbao EAJkoak adierazi du ez duela ulertzen zenbaitzuk doktrinaren defentsan tematzea Estrasburgok epaia eman ondoren. "Legeak ezin du mendekua bilatu", adierazi du, eta gaineratu du ETAk "heriotza zigorra" ezarri izan duela eta ezker abertzaleak ez duela oraindik gaitzetsi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.