Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu Jon Koldo Aginagalde eta Jose Ramon Martinez de la Fuente euskal presoek Parot doktrinaren aurka aurkeztu zituzten helegiteak, Vasco Press berri agentziak jakitera eman duenez.
Espainiako Justiziak Ines del Rio presoari zigorra luzatzea bidegabetzat jo zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak joan den uztailean. Urriaren 4an epaiari helegitea jarri zion Espainiako Gobernuak. Del Riok 2008an behar zuen libre, legeak ezartzen duen espetxe zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak.
Estrasburgok doktrina horrek oinarrizko giza eskubideak urratzen dituela adierazi arren, hura aplikatzen jarraitzen dute Espainiako Auzitegiek, kasu gehienetan. Epaia irmoa izan arte halaxe egingo dutela esan zuen gainera Gobernuak. Doktrina aplikatuta 60 euskal preso daude preso.
'Parot doktrinaren' kontrako bi helegite atzera bota dituzte
Konstituzionalak ez ditu onartu Jon Koldo Aginagalde eta Jose Ramon Martinezen helegiteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu