Irudia. Baiona

PAROTI ELKARTASUNEZ

2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Dozenaka lagun elkartu ziren atzo Baionako Auzitegi aitzinean, Ion Kepa Parot preso politikoaren kaleratzea eskatzeko. Herrira-k eta konponbide demokratikoaren aldeko kolektiboak deiturik, bizi osorako presondegi zigorrarekin bukatzeko exijitu zien Frantziako zein Espainiako gobernuei. 22 urte daramatza presondegian, eta hirugarren aldiz errefusatu diote baldintzapeko askatasuna. Helegitea jarri du, eta maiatzaren 31n aztertuko dute eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.