Presoak

Paroti ezarritako zigorrak bakar batean metatzearen alde daudela berretsi dute Espainiako Goreneko fiskal guztiek

Unai Parot euskal presoak jarri dizkioten zigor guztiak bakar batean metatzearen alde agertu dira berriro Espainiako Auzitegi Goreneko fiskal guztiak, aho batez. Azken batean, arrazoia eman diote Paroten defentsak ezarritako helegiteari, eta, ondorioz, 30 urteko zigor bakar bat bete beharko du, eta ez bi Auzitegi Nazionalak erabaki bezala. Hala jakinarazi du Luis Navajas Goreneko fiskalburuak, eta erabaki hori hartzeko legea soilik izan dutela kontuan ziurtatu du, "irizpide politikoak" alde batera utzita.

2006ko otsailaren 6a
15:37
Entzun
Paroten defentsak egindako eskaeraren alde agertu zen Goreneko Fiskaltza: hots, egindako delituengatik ezarritako zigor guztien ordaina bakar batean metatzearen alde; finean, 30 urteko espetxe zigor bakar bat betetzearen alde, eta ez 30 urteko bi Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki bezala.

Goreneko Penal arloko bi sekzioetako fiskal guztiak batzar berezia egin dute gaur Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiarekin Paroten helegitea eta Goreneko Fiskaltzaren erabakia aztertzeko, eta Navajas fiskalburuak agertu duenez, guztiek aho batez berretsi dute helegitearen aldeko jarrera. Legea izan dutela irizpide bakar nabarmendu du Navajasek, politikoak kontuan izan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.