Parte hartzea 2012koa baino ia hiru puntu txikiagoa da arratsaldean

Arratsaldeko bostetan herritarren %44,4 joan dira bozkatzera. Duela lau urte, %47,2 izan zen.

Gasteizko bozkaleku bat, gaur goizean. DAVID AGUILAR, EFE
2016ko irailaren 25a
22:47
Entzun

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu datuak. Goizean parte hartzea duela lau urtekoa baino handiagoa bazen ere, egunak aurrera egin ahala jaitsi egin da 2012koarekin alderatuta. Arratsaldeko 17:00etan, %44,4 zen; aurreko Eusko Legebiltzarrerako bozetan, ordea, %47,2 izan zen. Parte hartzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi da.

Arratsaldeko datuak (17:00):

Araba: 2012an, %45; gaur, %42,5 (-2,5).

Bizkaia: 2012an, %47,9; gaur, %44,9 (-3).

Gipuzkoa: 2012an, %46,9; gaur, %44,5 (-2,5)

Eguerdiko datuen arabera, %15,4 izan da parte hartzea lehen hiru orduetan. 2012ko datua %0,6 txikiagoa zen. Parte hartzea apur bat handiagoa zen goizean Bizkaian eta Gipuzkoan; Araban, berriz, goizean ere duela lau urtekoa baino txikiagoa zen.

Goizeko datuak (12:00):

Araba: 2012an, %14,2; gaur, %13,9 (-0,3)

Bizkaia: 2012an %13,9; gaur, %14,5 (+0,6).

Gipuzkoa: 2012an, %16,4; gaur, %17,5 (+1,1)

Guztira, 1.783.414 herritarrek dute gaur botoa emateko eskubidea, duela lau urte baino 8.078 gehiagok. Gorakada hori Arabari (+3.769) eta Gipuzkoari (+5.085) zor zaio; Bizkaian jende gutxiagok bozkatu dezake gaur (-776). 63.916 gaztek lehen aldiz dute botoa emateko aukera. Botoa postaz emateko 56.400 eskaera jaso dira, duela lau urte baino 4.695 gehiago.

Eusko Legebiltzarrerako bozetan, parte hartzea %60 (1980 eta 1994) eta %78,97 (2001) artekoa izan da. 2012an, azkenik, %63,96 herritarrek bozkatu zuten. Gaur, 2.593 mahai jarri dituzte botoa emateko, 720 bozkalekutan. 20:00etan itxiko dituzte, eta azken emaitzak 22:30erako espero dira. BERRIAn zuzenean izan ahalko da kontaketaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.