parte hartzea

Parte hartzea %65,83koa izan da, 2009an baino 1,1 puntu handiagoa

Bizkaian parte hartzea %66,41ekoa izan da, Gipuzkoan %65,41ekoa eta Araban %64,64koa.

2012ko urriaren 21a
06:58
Entzun

Eguna aurrera joan den heinean, parte hartzea hazten joan da duela hiru urteko bozekin alderatuz gero. Izan ere, eguerdian 2009koetan baino bi puntu pasa txikiagoa zen partaidetza, bostetan 1,6 txikiagoa eta zazpietan 0,6 txikiagoa. Azkenean, 2009ko martxoaren 1ean baino handiagoa izan da: aurten %65,83koa, 2009an %64,68koa, 1,15 puntuko aldea.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuorde Raul Fernandez de Arroiabek eguerdian esan duenez, parte hartzearen beherakadan "eguraldi kaskarrak eragina izan dezake, beste faktore batzuen artean".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzea

1980: %59,76

1984: %68,49

1986: %69,62

1990: %60,98

1994: %59,68

1998; %69,99

2001: %78,96

2005: %67,99

2009: %64,68
2012: %65,83

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.