Parte hartzeak puntu bat egin du gora orain hiru urtetik
Goizeko eguraldi txarrak eragingo zuen, baina atzo eguerdiko hamabietako parte hartze datua 22 urtean erregistraturiko txarrena izan zen. Bozkalekuak itxi zirenerako, ordea, asko egin zuen gora parte hartzeak, eta abstentzioa duela hiru utekoaren parekoa izan zen azkenerako. Herritarren %35,3k ez zuten botorik eman 2009ko legebiltzarrerako bozetan; oraingoetan, %34,2koa izan da abstentzioa. Aldeak badira herrialdeen artean; abstentzio handiena Araban jaso zuten (%35,4). Gipuzkoan herritarren %34,6k ez zuten bozkatu. Abstentzio txikiena Bizkaian izan zen: %33,6. Tarte handia dago 2001eko legebiltzarrerako bozekin alderatuz gero: %21 baino ez ziren abstenitu orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu