Liskarrak

Parte Zaharra Aske plataformak manifestaziora deitu du Donostiako istiluen harira, larunbaterako

Ertzaintzak 40 herritar atxilotu ditu, eta guztira 63 ikerketapean jarri.

jarraia202356.jpg
Beñat Mujika Telleria.
2021eko abuztuaren 25a
17:33
Entzun

Donostiako Parte Zaharrean Ertzaintza egunero azaldu da jende pilaketak desegitera azken egunotan. Parte Zaharreko kaleak bete egin dira gauez Donostiako festak liratekeen egunotan, eta gauero izan dira Ertzaintzaren eta herritarren arteko liskarrak. Plataformak gogorarazi duenez, guztira 40 herritar atxilotu ditu Ertzaintzak azken astean, eta guztira 63 pertsona ikertzen ari da. Gainera, plataformak salatu du Poliziak gazte ugari «jipoitu» dituela, «bai atxilotzean, bai komisarian». Horregatik, manifestaziora deitu dute larunbaterako, «inolako eraso eta zapalkuntzarik gabeko auzo batean alde».

Parte Zaharra Aske taldeak ohar baten bidez salatu du osasun etxera eramandako atxilotuak ertzainen aurrean egon direla une oro, eta derrigortu egin dituztela esatera osasun partean jasotako lesioak «erorialdi» baten ondorio direla. Plataformaren arabera, adin txikikoak «gurasoen presentziarik gabe kalabozoetan autoinkulpazioak sinatzera bultzatu» dituzte.

Ertzaintzaren presentziaren harira, plataformak salatu du «jazarpen polizialak eta auzoaren militarizazioak» helburu bat duela: herritarren osasun segurtasuna bermatzeko «borondatetik urrun, pandemiaren kudeaketa negargarria eta horrek ekarri dituen ondorio sozioekonomiko larriak ezkutatzea».

Hori dena salatzeko, manifestazio bat egingo dute larunbatean Donostiako Parte Zaharrean. Gainera, plataformak dei egin die lekuko izan eta «erasoak jasan» dituzten gazteei, berarekin harremanetan jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.