AUTOGOBERNUA

"Parteka daitezkeen puntu komunak" bilatuko dituzte autogobernuari buruzko jardunaldietan

Euskal Autogobernuaren etorkizuna: ereduen azterketa alderatua eta dimentsio europarra lelopean egingo dituzte jardunaldiak, asteazkenean.

Juan Jose Alvarez EHUko irakaslea eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, topaketen aurkezpenean. EUSKO IKASKUNTZA
jon olano
2016ko apirilaren 16a
11:49
Entzun

Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzte topaketak. Horien bidez, "gure autogobernuaren etorkizunari buruzko hausnarketa plural bat ireki nahi da euskal gizartean", Eusko Ikaskuntzaren arabera. Botere politikoaren lurralde antolaketaren inguruan Europako hainbat eredu aztertuko dituzte; azterketa horrek ematen dituen hausnarketak, batetik, Europako Batasunaren dimentsioan kokatuko dira eta, bestetik, alderdi politikoen artean elkarrizketa sustatzeko baliatuko dira.

Goizeko saioak botere politikoaren lurralde antolaketaren inguruan dauden zenbait eredu landuko ditu: Eskozia eta Erresuma Batua, Flandria eta Belgika, Suitza eta Bavaria alderatuko dituzte. Ondoren, Europako Batasunak "heterogeneotasun honen aurrean nola erantzun eta erantzuten duen" aztertuko dute. Arratsaldez egingo dute alderdi politikoen eztabaida, eta horretan hartuko dute parte Andoni Ortuzar EAJko lehendakariak, Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko presidenteak, Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak, Borja Senper PPko legebiltzarkideak eta Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak.

Autogobernuari buruzko gogoeta "gizartera zabaldu" nahi dute jardunaldien bidez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak topaketen aurkezpenean azaldu duenez.

Egitaraua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.