Pasaiako kaiaren ingurumen eraginak murriztea adostu dute
Pasaiako portuak (Gipuzkoa) ingurumenari sortzen dizkion kalteei aurre egiteko neurriak hartuko dituzte erakundeek. Horrela adostu dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portu Agintaritzak eta Lezoko, Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako udalek. Besteak beste, aire kalitatearen azterketa zehatzagoak egingo dituzte, eta portuko zarata ere neurtuko dute. Atzo egin zuten agerraldi bat erakunde horietako ordezkariek, akordioaren berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu