Pasaiako kanpoko kaia ez dela legezkoa diote

Oceana, EAEko Biologoen Elkargoa eta Pasaiako Udala kanpoko kaiaren aurka agertu dira

Pasaia
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Oceana, EAEko Biologoen Elkargo Ofiziala eta Pasaiako Udala kanpoko kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori «legez kontrakoa» dela, ingumenari «eraso larria» egiten diola eta «ekonomikoki jasanezina» dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute. «Kanpoko kaia eraikitzeko proposamenak ez du adostasunik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo portuaren baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu», adierazi du MaiderZiganda Pasaiako alkateak.

Ricardo Aguilar Oceanako ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: «Natura 2000 sarea aurtengo zehaztu behar zen, baina Espainiako Gobernuak ez du bete legea».

Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte proiektua «legez kanpokoa eta inkoherentea» dela argudiatzeko. Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta gogorarazi dute Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak dioela ingurumenari kalte larria egingo diola.

«Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du; ez ditu ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantauriko ekologia balio handiak dituzten guneei kalte egingo die», salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik ziurtatu dute. Hala, hurrengo pausoa itsasguneen balioa aitortzea dela diote. Horren haritik, Miarritze eta Donostian artean 35 kilometroko itsas korridorea zabaltzeko eskatu dute.

Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ebatzi dute ezin dela Pasaiako badia lehengoratu kanpoko kaia egin gabe. H1, EAJ, PSE-EE eta PP batu dira hori esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.