Pasaiako kanpoko kaiaz zalantzak dituen galdetu dio Buenek Olanori

Hirigintza akordiorik ez izatearen erruduna Jaizkibia dela salatu du Portu Agintaritzako presidenteak

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek, kanpoko kaiaren egokitasunaz zalantzak ote dituzten galdetu die Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapiari. Duela egun batzuk Tapiak eta Olanok adierazi zuten ez dutela kanpoko kaia eraikitzera itxarongo, Pasaiako badia biziberritzeko. «Badirudi gu egiten gaituztela atzerapen horren errudun», salatu du Buenek.

Biziberritzeari lotuta, hirigintzaren inguruko akordiorik ez badago, erreduna Jaizkibia da Buenen irudiko. «Gogorarazi nahi dut portu agintaritza ez dagoela hor barruan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.