Pasaiako kanpoko portua ez duela babestuko berretsi du Alduntzinek
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du babestuko Jaizkibelgo itsaslabarretan portu berri bat egitea. Hala, kanpoko portuaren proiektua bertan behera geratzearen alde arituko dela esan du Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak. Horrekin batera, badia «osoki lehengoratzearen» alde lan egingo du diputazioak. Ildo horretan, egungo portuaren alde egin du Alduntzinek: «Portua beharrezkoa da Gipuzkoako ekonomiari erantzuteko, baina ez beste helburu batzuetarako». Horrez gain, aurtengo lehen zortzi hilabeteotako datuen berri eman zuen atzo portuko agintaritzak. Hala, trafikoa iazko epe berean baino %7,3 txikiagoa izan dela aitortu du Lucio Hernando portukolehendakariak. Jaitsiera horretan burdingintzaren sektorearen krisiak eragin duela esan du, bereziki Corrugados Azpeitia y Lasao enpresaren egoerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu