Pasaiako Portuaren Plana babestu du Eusko Legebiltzarrak

Azpiegituraren kontra EBk aurkeztutako proposamena atzera bota dute EAJk, PPk eta PSE-EEk

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Pasaiako Portuko Zuzendaritza Plana babestu du. Ezker Batuak proposamen bat aurkeztu zuen, atzo, plenoan, azpiegitura sustatzea helburu duen hitzarmenaren aurka azal zedin legebiltzarra. Hitzarmen horrek Pasaiako Portuaren Azpiegituren Gida-Plana sustatzeko hainbat ekintza proposatzen ditu, eta 66.700 euroko aurrekontua du. Pasaiako Portu Agintaritzak, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute hitzarmena.

EBren iritziz, itunak babesten duen proiektuak ez ditu Europako arauak betetzen, «eta ondorio larriak eragin litzake ingurumenean». EAJk, PSE-EEk eta PPk atzera bota zuten beren bozekin EBren eskaera. Aralarrek, UPDk eta Eusko Alkartasunak, berriz, babestu egin zuten proposamena.

Pasaiako kanpoko kaiak «aberastasuna eta lana» ekarriko dituela adierazi du Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak.Buenen iritziz, kanpoko portuak eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatuko du datozen urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.