Pasaiako segada

Pasaiako segadari buruzko dokumental bat prestatzen ari dira

Gaur aurkeztuko dute Pasaiako badia proiektua. Urtebeteko ikerketa lanaren ondoren, maiatzean hasiko dira grabatzen, eta 2017ko martxoan dokumentala estreinatzea espero dute. Bideo bat egin dute proiektua aurkezteko: [youtube]https://youtu.be/qihycXmG7xI[/youtube]

Berria.eus
2016ko martxoaren 17a
14:28
Entzun

32 urteren ondoren, Pasaiako (Gipuzkoa) segadaren historia jasoko dute dokumental batean. Gaur arratsaldean aurkeztu dute Pasaiako badia proiektua Oinatzak Produkzioak taldeko Yuri Agirrek eta Xabier Otamendik, Pasaian bertan. "Senideen nahiz gertaeren testigu zuzenak izan zirenen bizipenak, abokatuen iritziak nahiz memoria eta egiaren inguruko gogoetak jasoko dituen dokumental koral bat izango da. Era berean, gertaeren bertsio guztiak jasotzeko ahalegina egingo da", azaldu dute sustatzaileek.

Maiatzean hasiko dituzte grabaketak, eta auzolaguntza kanpaina bat ere iragarri dute azarorako. Lana 2017ko martxoan aurkeztea da asmoa.

1984ko martxoaren 22an, Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen: Rafael Delas Txapas, Jose Maria Izura Pelu, Pedro Mari Isart Pelitxo, eta Dioni Aizpuru Kurro. Auzitegietan hainbat aldiz salatu dute kasua senideek, baina otsailean artxibatu egin zuen Gipuzkoako Epaitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.