'Egunkaria auzia'

Pasqual Maragall Egunkariaren Alde Elkarteko ordezkariekin izan da gaur, Bartzelonan

Kataluniako Generalitateko presidente Pasqual Maragallek urtero Sant Jordi egunez egin ohi duen harrera ofizialean izan dira gaur eguerdian Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi, Egunkariaren Alde Elkartearen izenean. Harreran Kataluniako politika, kultura eta gizartearen 2.000 ordezkari inguru bildu dira, besteak beste.

2005eko apirilaren 23a
18:29
Entzun
Atzo Egunkaria auziaren segimendu juridiko eta politikorako batzordea aurkeztu zuten Bartzelonan. Bestalde, Egunkariaren Alde Elkartearen kideak Kataluniako alderdi politiko gehienetako ordezkariekin izan dira. Gaur ERCko presidente Josep Lluis Carod Rovirarekin izan dira, bazkaritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.