politika

Pastor: "Ez dugu sakratu egingo legealdiaren amaiera"

Hala ere, PSE-EEko bozeramaileak gaur goizean argi utzi du ez dietela kasurik egingo PPren nahiei.

Berria.info
2012ko maiatzaren 15a
14:26
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur berretsi du bere alderdiak baduela "benetako aukera" legealdia amaitu arte agintean jarraitzeko, eta iritzi dio badagoela "ibilbide nahikoa" horretarako. Pastorrek esan du ez dutela legealdiaren amaiera "sakratu egingo", baina ohartarazi du ez dietela men egingo Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen nahiei.

Punto Radio irratian emandako elkarrizketa batean, Pastorrek esan du hauteskundeak aurreratzeko eska daitekeela, baina gogorarazi du "eskatzeko bizioaren aurka, ez emateko bertutea" dagoela. Basagoitik hauteskundeak aurreratzeko eskatu berri dio PSE-EEri. 

Pastorrek onartu du PSE-EE "gutxiengoan" dagoela, baina azaldu du alderdiak hainbat "akordio zabala" lortu dituela Eusko Legebiltzarrean, eta hainbat alderdirekin "oinarri komun bat" duela esan du, "baita PPrekin ere".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.