Espetxe politika aldatzeak egungo egoera lagundu dezakeela uste du PSEko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek. Esan du «legea urratu gabe eta urgentziarik gabe» urratsak egin daitezkeela. Espainiako Gobernuak egiten duena errespetatuko dutela esan du, baina «gauzak egiten» has daitekeela azpimarratu duRadio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
PSEk ez du Bilboko manifestazioa babestu; beste hainbat alderdi eta eragilek, bai ordea. EAk egin zuen atzo. Pello Urizar alderdiko idazkari nagusiak eta zuzendaritzako hainbat kidek manifestazioan parte hartuko dutela jakinarazi zuten, eta gauza bera egiteko eskatu zien herritarrei.
Espainiako Gobernuari eskaera zehatz bat ere egin dio EAk. Gatazkaren konponbiderako lagunduko duen espetxe politika indarrean jartzeko eskatu dio, hain justu. Hori gertatu bitartean sakabanaketaren amaiera eskatzen jarraituko duela jakinarazi du alderdi abertzaleak, gaixo dauden presoak askatzeko, zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatenena libre uzteko eta 197/2006 doktrina indargabetzeko eskatuko duela.
Presoen egoera
Pastorrek dio legea betez ere urratsak egin daitezkeela
Eusko Alkartasunak ere dei egin dio gizarteari bihar Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu