Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena

Patxi Larrion

Euskara irakaslea

2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
1. Nafarroatik ikusminez kasu egiten diezu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei? Zergatik?

2. Zeintzuk dira gakoak, zure ustez?

3. Zer gertatzea espero duzu?

4. Nafarroan ondoriorik izango al du?

1.Bai. EAEn gertatzen denak eragina izan du beti Nafarroako Foru Komunitatean. Bestalde, eta EAEri dagokionez, hauteskunde hauek behingoz mapa politiko erreala marraztuko dute, eta hori erreferentzia izanen da Ipar Euskal Herrirako zein NFKrako.

2.Batzuk begi bistakoak dira, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta EHBilduren arteko aldea, PSE-EEren gainbehera noraino ailegatuko den, PPk aurrekoari eutsiko ote dion, Ezker Anitzaren emaitza, UPDk parlamentuan jarraituko ote duen. Bestalde, arreta berezia jarriko diot parte hartzearen datuari, eta ez bakarrik parte hartze handiak emaitzak legitimatuko dituelako. Parte hartzea neurgailua izanen da, EAEko jendarteak garai berri hauekiko duen inplikazioaren neurgailua.

3.EAJ hurrengo gobernuan egonen da; bakarrik egonen ote da? Hori da argitzeko dagoena. Jeltzalerik gabeko gobernu bat ia ezinezkoa begitantzen zait. Bestalde, ikusiko dugu alderdi politikoekikozenbaterainoko morrontza duten gizarte mugimenduek, ez baita den-dena politikarien esku utzi behar. Konparazio batera, hor dugu Katalunian gertatzen ari dena; politikariak, berriz ere, gizartearen atzetik ari dira.

4.Euskal Autonomia Erkidegoko joko politikoak beti izan du eragin zuzena Nafarroako Foru Komuniteatean. Bereziki, alderdi abertzaleen eremuan. Historikoki hala izan da. EA eta Aralar alderdien sorreran eragin zuzena izan zuten EAEn hartutako hainbat erabakik, eta Nafarroa Bairen desegitea ere, nagusiki, EAEko dinamikak ekarri zuen. Bestelako afera dugu PSE-EEren eta PPren emaitzek eraginik izanen ote duten Nafarroako Foru Komunitatean. Gobernua osatzerakoan PSE-EEk EAJri emanen dion balizko sostenguak ezer aldatuko al du PSNn?Ez dut uste; historiak ezetz dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.