Udalen osaketa/Araba

Patxi Lazkoz sozialista Gasteizko alkate, PPren 8 urteko agintealdiaren ondoren

Hala ere, PSE-EEko hautetsien babesa baino ez du jaso. Alfonso Alonso PPko alkategai eta aurreko alkateak ez du hautagaitzarik aurkeztu, eta horrek erraztu egin du Lazkozen aukeraketa.

2007ko ekainaren 16a
14:31
Entzun
Maiatzaren 27ko hauteskundeetan 9 hautetsi lortu zituen PSE-EEk Gasteizko Udalean eta beste hainbeste PPk. Hala ere, PSE-EE izan zen zerrenda bozkatuena.

Ondorioz, Patxi Lazkoz hautagai sozialista aukeratu dute alkate, bere taldearen babesa soilik jaso duen arren. Azken 8 urteetan Gasteizko alkate izan den Alfonso Alonso PPko hautagaiak ez du hautagaitza aurkeztu, eta, ondorioz, lehen bozketan aukeratua izateko bidea erraztu dio Lazkozi. Oposizioko alderdietako hautagai guztiek txuri bozkatu dute.

Beraz, Lazkoz alkate aukeratu dute, baina gehiengo osorik ez du. Hala lere, Gasteizko alkate berriak ez du aterik itxi datozen asteetan udalean ordezkaritza duten beste alderdiekin akordiorik lortzeko. Aitzitik, adostasunetara iristea udal gobernu sendoagoa eratzea posible ikusten duela agertu du. Akordio hori Arabako Diputaziorako iritsibeharrekoak baldintzatuko duela onartu du.

Gasteizko udalean bederatzina hautetsi lortu zituzten PSEk eta PPk; EAJk sei; EB-Aralarrek bi eta EAk bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.