Su-etena

Patxi Lopez: "Espainiako Kongresuaren ebazpena da errepide mapa"

Zuhurtasunez aritzeko deia egin die Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gainerako indar politikoei, eta lehenik eta behin egin beharrekoa ETAk iragarritako su-eten iraunkorra benetakoa dela egiaztatzea dela esan du. Behin hori frogatuta baketze prozesurako errepide mapa Espainiako Kongresuak onartutako ebazpena dela nabarmendu du, eta horrekin batera, euskal alderdien artean eztabidagune bat eratu beharko dela auzi politikoez mintzatzeko. Era berean, aste honetan Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren batzartuko dela iragarri du.

2006ko martxoaren 28a
12:15
Entzun
Zenbait indar politikotako eta instituziotako agintariei azken egunetan alderdien mahaia eratzeko gehiegizko presa sortu zaiela uste du Lopezek; hala, presa horren adibidetzatjo ditu Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak eta jeltzaleen buruzagiek azken egunotan egindako adierazpenak. Horren aurrean, zuhurtziarako eta lasaitasunerako deia egin du.

"Oso bitxia da, zeren eta [ETA su-etena eman ondorengo] lehen bi egunetan indar politiko eta agintari politiko guztiek zuhurtasunez aritu beharra nabarmendu genuen, eta gero batzuek lasterka hasi dira, jauzi handiak egiteko proposatzen. Lasaitasunera itzuli beharko genuke, eta ondo ikusi zein garai politikotan gauden", esan du Lopezek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Baketze prozesurako errepide mapa ezarrita dagoela iritzi dio, eta Espainiako Gobernuari ETArekin elkarrizketak izateko baimena ematen dion Kongresuaren ebazpena dela nabarmendu du: "Errepide mapa bat badago honetarako guztirako: Espainiako Kongresuaren ebazpena. Gainera, ebazpen horrek ez du ezer asmatu, Ajuria-Eneko Itunean jasotzen zenaren kopia testuala baita".

Nolanah ere, errepide mapa hori abian jartzeko ETAren su-eten iraunkorra benetako den frogatu behar dela azpimarratu du. "Sen onak esaten digu egiaztatze garaian gaudela, ETAren iragaprena benetakoa dela egiaztatzeko sasoian. Epe zuhur batean, alderdi guztiek hala dela egiaztatzen dugunean, orduan irekiko ditugu ireki beharreko eszenatoki guztiak. Batetik, Gobernuaren eta ETAren artekoa, armak behin betiko utz ditzan. Bestetik, alderdi politikoen artekoa, politikaren bidez arazo politikoak konpon ditzagun".

Horri guztiari buruz mintzatzeko, aste honetan Ibarretxe lehendakariarekin batzartuko dela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.