ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Patxi Lopez eta Isabel Zelaa, PSOEko zerrendaburu Espainiako Gorteetara Bizkaitik

Botoen %97,5ekin babestu dituzte hautagaitzak.

Lopez eta Zelaa, erdian, 2012ko irudi batean. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 24a
08:12
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi eta PSOEko Ekintza Politikorako idazkaria eta Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohi eta PSEko legebiltzarkidea izango dira PSOEren Bizkaiko zerrendaburuak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Lopez kongresurako zerrendan joango da, eta Zelaa senaturakoan. Abenduaren 13an edo 20an izango dira hauteskundeak.

PSE-EEk jakinarazi duenez, zerrendak Batzorde Probintzialeko kideen %97,5ek babestu dituzte. Bi abstentzio izan dira, eta kontrako botorik ez. Lopezen atzetik Arantza Leturiondo, Josu Montalban eta Maria Teresa Barahona joango dira kongresuko zerrendan. Senatukoan, berriz, Nacho Rodriguez eta Isabel Cadaval dira Zelaaren hurrengoak.

Urriaren 17an onartuko dituzte hautagaitzak behin betiko, PSOEren Batzorde Federalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.