Patxi Lopez eta Rodolfo Ares hiltzen saiatu izana leporatuta auzipetu dute Tomas Madina euskal presoa. 2014an atxilotu zuten Madina, eta torturatu egin zutela salatu zuen. ETAko kide "legala" izatea leporatu zioten Madinari, 2011ko martxoko polizia operazio baten harira eginiko ikerketa batean oinarrituta.
Auzipetze autoaren arabera, 2010eko ekainaren 19an, Eduardo Puelles poliziaburuaren hilketaren urtemugan egin behar zuen atentatua Madinak. ETAk, ordea, ukatu egin zuen atentatu hura egiteko asmoa zuela, Gara egunkariak jakinarazi zuenez.