POLITIKA

Patxi Lopez izango da Espainiako Kongresuko presidente

PSOEk eta Ciudadanosek egin dute Jaurlaritzako lehendakari ohia legebiltzarreko presidente izateko akordioa.

Patxi Lopez. SERGIO BARRENECHEA / EFE
2016ko urtarrilaren 12a
07:34
Entzun

Europa Press agentziak eman du akordioaren berri, eta, horren arabera, ez legoke akordioan Podemos. Ordea, ez dute baztertzen PPk ere bat egitea.

Abenduaren 20 hauteskundeetako emaitzen "aniztasuna" Espainiako Kongresuko mahaian islatu beharko litzatekeela argudiatuta, bozak igaro eta egun gutxira iragarri zuen PSOEk kongresuko presidentetza eskuratzen saiatuko zela. Are, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohia proposatu zuen zeregin horretarako.

Akordioaren berri zabaldu aurretik, Lopezen ibilbidea goraipatu du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Haren esanetan, "elkarrizketa" izan da Lopezen "ikurra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.