Politika

Patxi Lopez: "Jaurlaritzan gobernu abertzale bat izatea konfrontaziora itzultzea litzateke"

Gobernu horrek independentzia bultzatuko lukeela uste du lehendakariak eta gaineratu du ez dela hori herritarrek nahi duten eztabaida.

2012ko martxoaren 26a
15:59
Entzun

Patxi Lopez lehendakariak gaur esan du hurrengo hauteskundeen ondoren Eusko Jaurlaritzan gobernu abertzale bat izatea "konfrontaziora itzultzea" lizatekeela, "betiko eztabaida gogorretara". Bere hitzetan, gobernu abertzaleak independentzia bultzatuko luke, eta Lopezek uste du hori ez dela herritarrek nahi duten eztabaida.

2013an izango dira lehendakaritzarako hauteskundeak, nahiz eta iazko udal eta foru hauteskundeen ondoren bozak aurreratzea eskatzen dutenak gehiago izan. Lopezek esan du orain arteko hiru urteetan "terrorismoaren amaierarenak izateaz gain, herritarren askatasunaren berreskuratzearenak ere" izan direla.

"Lege agintaldia ETArekin hasi genuen eta ekintza terroristarik gabe amaituko dugu. Horregatik soilik jada merezi izan du Jaurlaritzan egotea. Orain ETA behin betiko desager dadin eta elkarbizitza bilatzeko kontsentsuaren bila egin behar da lan", adierazi du Lopezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.