PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, Hitzarmen Antiterroristak bi printzipio nagusi ditu, eta, oro har, "alderdi demokratiko guztiek" onartzeko moduak direla uste du. "Oinarrizko printzipioak bi dira: batetik, zuzenbide estatuaren tresna guztiak erabiliko direla terrorismoa borrokatzeko; bestetik, terrorismoa ezin dela leiha politiko legitimorako erabili", agertu du Lopezek.
Ildo horretatik, esan du bigarren printzipio hori PPk askotan ez duela aintzat hartu; hots, probetxu politikoa lortzeko erabili duela indarkeria, baina, hala ere, hitzarmenaren printzipioak indarrean mantentzea oinarrizkoa dela azpimarratu du. " Uste dut zuzenbide estatuaren tresna guztien bidez terrorismoa borrokatzeko printzipioa alderdi demokratiko guztiek asumitzen dutela; denok bat etor gaitezkeela horrekin. Zapaterok esan du egingo duen aurreneko gauza alderdi demokratiko guztiei deitzea izango dela printzipio horietan ados jartzeko. Hortik aurrera, hitzarmen jakin bat sinatzea edo ez sinatzea anekdotikoa iruditzen zait".
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / PSOE garaile
Patxi Lopez: "Oinarrizkoa iruditzen zait Hitzarmen Antiterroristaren printzipioak indarrean mantentzea"
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezen iduriko, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak PSOEk irabazita aro berri bat hasiko da Espainiako politikagintzan, eta, halaber, aldaketa horrek isla izango du Hego Euskal Herriko politikan. Esan duenez, elkarrizketa eta instituzioen zein alderdien arteko zubiak berreskuratzea izango da aro horren ezaugarria. Nolanahi ere, PPk eta PSOEren arteko Hitzarmen Antiterroristaren "printzipioak" indarrean mantentzearen alde agertu da Lopez, nahiz eta akordioa "alderdi demokratiko" guztiei zabaldu beharko litzaiekela azpimarratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu