PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek gaur esan du "euskal Y-arekin aurrera" egin behar dela, ETAk Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzari mehatxuak egin arren. Bilbon Confebaskeko presidente Miguel Lazpiur eta kazetariekin eginiko gosarian adierazi duenez, AHT trenaren eraikuntza "nazio proiektua" da, eta "ETA herri honentzako oztopoa". Hitz horiekin erreferentzia egin nahi izan dio erakunde armatuak atzo kaleratutako agiriari, non iragan abenduan Azpeitian (Gipuzkoa) Inaxio Uria enpresaburua hil izana bere gain hartzen duen eta AHTren eraikuntzan parte hartzen duten enpresei mehatxu egiten dien.
Lopezen ustetan, agiriak erakusten du ETAk "betiko lepotik burua" izaten segitzen duela. "Hilketa bat justifikatzeko saioaren aurrean hari [ETAri] mespretxurik erabatekoena erakustea eta kasurik ez egitea besterik ez dago", nabarmendu du. "Mespretxagarria da hilketa justifikatzeko edozein saio".
"Demokratok egin behar duguna, beste behin, elkartzea da, kasu honetan ETAk azken komunikatu honetan zuzenean mehatxatutako enpresaburuak sostengatzeko eta euskal Y-arekin aurrera jarraitzeko, nazio proiektua baita".
ETA-ren agiriaz
Patxi Lopezek dio "aurrera" egin behar dela 'euskal Y'-arekin
PSE-EEko buruaren iritziz, AHT trenaren eraikuntza "nazio proiektua" da, eta ETA, aldiz, "oztopoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu