EAEko hauteskundeak

Patxi Lopezek PSOEren "bultzada" espero du, "Euskadin aldaketa egiteko"

Gaur, Madrilen da PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopez. PSOEren Batzorde Federalean parte hartzen ari da, eta han onartuko dute, ofizialki, EAEko hauteskundeetarako bere hautagaitza. Han esan du, PSOEren "bultzada" espero duela "Euskadin aldaketa egiteko". Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxeren aurrean alternatiba bakarra beraiek direla iritzi dio, eta azaldu du, inoiz baino zerrenda "zabalagoak" osatu dituztela.

2005eko martxoaren 12a
12:59
Entzun
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez bere ustez, PSE-EE da "Jaurlaritzaren alternatiba bakarra". Gainera, "helburu bakarra dutela azpimarratu du, "hurrengo Jaurlaritza aldaketaren jaurlaritza izatea".

Horretarako PSOEren eskutik "bultzada" bat jasotzea espero duela esan du, "Espainian bezala Euskadin ere aldaketa egoteko". Hala ere, PSOEren babesa "aspalditik" zuela nabarmendu du.

"Aldaketa behar da zatiketa gehiago ez egoteko"

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero ere ekitaldi hartan izan da, eta hark zera esan du, "Euskadin beharrezkoa da aldaketa, zatiketa eta konfrontazio gehiago egon ez dadin".

Gaineratu du, PSE-EEk hauteskundeak irabaziko balitu, "autogobernu gehiago, adostasun gehiago eta batasun gehiago" egongo litzatekeela. "Han [EAEn] elkarrizketa eta akordioa badago, berme politikoa egongo da hemen [Espainia]".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.