politika

Patxi Lopezek Rubalcabaren alde egin du

PSOEk 35. Batzar Orokorra egingo du otsailean, eta Espainiako presidenteorde ohia eta Carme Chacon Defentsa ministro ohia dira idazkari nagusi izateko hautagaiak.

2012ko urtarrilaren 9a
12:37
Entzun

Jose Luis Rodriguez Zapatero idazkari nagusiaren ondorengoa hautatzeko prozesuan da PSOE. Bi dira oraingoz hautagaiak: Alfredo Perez Rubalcaba presidenteorde ohia eta Carme Chacon Defentsa ministro ohia. Biek ere aurkeztu dituzte hautagai izateko behar diren abalak.

Rubalcabak Patxi Lopez lehendakariaren babesa jaso du, eta horrekin batera PSE-EEren gehiengoak egin du Mariano Raxoiren aurkari izan zenaren alde. Katalunian, berriz, Chaconen alde agertu dira erabat. Oraingoz, ez da bi horiek ez diren beste hautagairik aurkeztu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.