Patxi Otaegi (Legorreta, Gipuzkoa) iheslari politiko hil da gaur goizean Donibane Lohizunen (Lapurdi), bihotzekoak jota, Askatasunak jakinarazi duenez. Otaegik urte asko zeramatzan bere sorterritik kanpo, eta bere herritik kanpo hil da. Azkenaldian haren osasun egoerak okerrera egin zuen.
"Nahiz eta heriotza modu naturalean etorri zaion, ezin dugu ahaztu iheslarien bizitzak berekin dakartzan zailatsunak norainokoak diren. Besteak beste, iheslariek inolako babes legalik ez izateak sarritan beharrezkoa duten osasun asistentzia jasotzea zailtzen du", esan du Askatasunak.
Euskal iheslariek Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea dutela dio aipatutako erakundeak, "eta azkenaldian euskal iheslari politikoen aurka ematen ari den jazarpena amaitzeko eskatzen dugu".
Politika
Patxi Otaegi iheslaria hil da Donibane Lohizunen, bihotzekoak jota
Legorretakoa zen eta urte asko zeramatzan herritik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu