Nafarroako Parlamentuak Patxi Tuñon aukeratu du gaur senadore autonomiko. Babes zabala bildu du Tuñonek: UPNk, CDNk, PSNk eta NEBk bozkatu dute haren alde. NaBaik, berriz, zuriz bokatu du, eta, gainera, hasieran aurkeztutako Jose Mari Blazankoren hautagaitza atzera bota du.
Enpresa eta Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziatua da Tuñon, eta 1992tik 1997ra Nafarroako Kontu Ganberako presidente izan zen, NEBk proposatuta eta UPNren eta HBren babesarekin.
Orain, pozik agertu da kargu berriarekin, etabere asmoa "Nafarroa askotarikoaren eta irekiaren" ahotsa ordezkatzea dela adierazi du. Ez dela alderdi baten hautagaia nabarmendu du, baizik eta adostutakoa.
NaBaik atzo iragarri zuen bere hautagaia erretiratzeko prest zegoela balin eta Tuñonek beren bost eskera onartzen bazituen. Honakoak lirateke: spainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzearen aurka egiteko eskatu diote Tuñoni. Laugarren xedapenak EAEk eta Nafarroak bat egiteko aukera eskaintzen du. Bidenabar, Nafarroako Foru Legea egungo eskakizunetara egokitu behar dela eta horren aldarrikapena Senatuan egin behar dela adierazi diote Nafarroa Baiko kideek Patxi Tuñoni. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute edozein erreforma erreferendum bidez onartzea eta herriaren nahia errespetatzea. Gainera, Nafarroak EAErekin dituen harremanak trabatu beharrean bideratzeko eskatu diote. Eta, azkenik, Nafarroako Foru legearen barruan jasotzen diren eskuduntzak babestu eta orain arte itzuli ez direnak Senatuan eskatu behar direla gogorarazi diote Tuñoni Nafarroa Baiko kideek.
Politika
Patxi Tuñon aukeratu dute Senaturako Nafarroako ordezkari
UPNk, CDNk, PSNk eta NEBk haren aldeko botoa eman dute. NaBaik bere hautagaia erretiratu eta zuri bozkatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu