euskal presoak

Patxi Uranga presoaren hiru lagunek istripua izan dute

Hari Alacanten bisita egitetik zetozela eduki dute ezbeharra, Eibar parean. Ez daukate lesio handirik. Etxeratek  sakabanaketa politika indargabetzeko eskatu du.

2012ko martxoaren 7a
19:24
Entzun

Patxi Uranga Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) dagoen euskal presoaren hiru lagunek errepide istripua izan zuten martxoaren 4an, bisitatik bueltan zirela, Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez. Ez zuten lesio handirik izan.

Alacantetik Bilborako bidaia hegazkinez egin zuten, eta Bilbotik Oriora zihoazela gertatu zen ezbeharra, gauerdian, A-8 errepidean, Eibar parean. Gidariak autoaren kontrola galdu zuen. Ibilgailuak kalte handiak ditu.

Etxeraten arabera, presoen sakabanaketa politikak aurten eragindako laugarren errepide istripua izan da, eta 22 urtean hamasei senide eta lagun hil dira kartzela bidaietako trafiko ezbeharren ondorioz.

"Espainiako eta Frantziako gobernuei euskal preso politikoei ezartzen dieten sakabanaketa politika indargabetu dezatela exijitzen diegu, eta egungo espetxe politika konponbide klabeetara alda dezatela", dio elkarteak, prentsa ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.