politika

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia izango da beste hiru urtez

Zabaletak botoen %64,1eko babesa jaso zuen atzo. Alderdiak asteburuan Iruñean IV.Biltzarra egin du ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzeko asmoz.

2009ko irailaren 28a
16:36
Entzun
Aralarrek datozen hiru urtetarako koordinatzaile nagusia aukeratu zuen atzo eta botoen %64,1eko babesarekin Patxi Zabaleta zen hautatua. Zabaletak "jasotako babesa adierazgarria" dela, "baina beste %36a ere kontuan hartu behar" dela nabarmendu du. Koordinatzaileorde kargua, berriz, Jon Abrilek beteko du. Alderdiak asteburuan Iruñean egin duen laugarren biltzarrean hartu dituzte erabaki horiek.

Biltzar horretan, datozen hiru urtetara begira alderdiak dituen erronkak, baita hartu beharreko ildo politikoa izan zuten hizpide. Zabaletak koordinatzaile kargua hartzeko hitzaldian nabarmendu zuen "benetako ezker anitzaren premia inoiz baino beharrezkoagoa" dela "ez bakarrik krisialdiaren ondorioei aurre egiteko, baizik eta baita ere, ezker berriaren ezaugarriak bultzatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.