"Ez dugu uste luzaroan egon gaitezkeenik kontsultari buruz hitz egiten ahalegina egin gabe. Gure ustez, ahalegina egin egin behar da eta ezin da egite hori utzi ez ETAk egiten duenaren esku, ezta ere estatuak edo beste indar politikoek egingo dutenaren esku", nabarmemdu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan.
Ildo horretatik, EAEn herri galdeketa gauzatzea garrantzitsua dela erantsi du: "Ibarretxe 1999tik ari da kontsultaz eta bere irudi politikoa tinkotu nahi badu aurrerapauso bat eman beharra dauka. Kontsulta EAEn egingo balitz, aurrekaria emango lioke Nafarroari eta baita Iparraldeari ere. Gure herria den bezalakoa da eta lurraldetasun sinkronikoak egiteko bidea defenditzen dutenek lurraldetasunaren kontra jokatzen dute".
Aralarrek "zehaztapena" nahi duela agertu du Zabaletak, "epeak ez luzatzea, baldintzak ez zabaltzea". Hori dela eta, Kontsultarako akordioa edo akordiorako kontsulta proposamena aurkeztu du. Normalizazio politikoa bideratzeko elkarrizketei heltzea proposatzen du agiri horretan Aralarrek, epe zehatz bat jarrita, eta epe horren amaieran blokeoa balego hura gainditzeko galdeketa egiteko konpromisoa hartuta.
Politika
Patxi Zabaleta : "EAEn kontsulta egingo balitz aurrekaria izango litzateke Nafarroarentzat eta Iparraldearentzat"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu